Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

Jardunaldi garrantzitsua

Bosgarren jardunaldiko pilotalekuak eta ordutegiak

Erredakzioa

ETB1ek eta eitb.com-ek zuzenean eskainiko ditu Bengoetxea VI-Ladis Galarza vs. Ezkurdia-Zabaleta partida ostiralean, eta Olaizola II-Aretxabaleta vs. Titin-Merino II neurketa, igandean.

  • Berasaluze. Argazkia: EFE

    Berasaluze. Argazkia: EFE

Binakako Txapelketako bosgarren jardunaldiko pilotalekuak eta ordutegiak:

Ostiralean (urtarrilak 17), Oinatz Bengoetxeak eta Ladis Galarzak Ezkurdia eta Zabaleta azkenengo sailkatuen aurka jokatuko dute Tolosako Beotibarren, 22:00etatik aurrera zuzenean eitb.com-en eta ETB1en.

Larunbatean, Berazaluze II-Albisu vs. Urrutikoetxea-Beroiz aurrelari bizkaitarren arteko lehia, Mungiako pilotalekuan 17:00etatik aurrera.

Martinez de Irujok eta Barriolak larunbatean jokatuko dute ere (urtarrilak 18), Xala eta Zubietaren contra Iruñeko Labriten (17:00etan).

Igandean, Olaizola II.ak eta Aretxabaleta, Txapelketako liderrek, Titin eta Merino II errioxarren aurka jokatuko dute Logroñoko Adarragan (17:00etan), zuzenean ETB1en eta eitb.com-en.