Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

Laugarren jardunaldia

Ezkurdiak eta Zabaletak garaipenik lortu gabe jarraitzen dute

L.E. | eitb.com

Urrutikoetxea-Beroiz bikotearen aurka galdu dute Eibarren, 22 eta 19, Binakakoaren laugarren jardunaldian.

1:16
Zabaleta eta Beroiz

Joseba Ezkurdiak eta Jose Javier Zabaletak laugarren porrota jaso dute Binakako Txapelketan. Orain arte jokatutako partida guztiak galdu dituzte, bata bestearen atzetik. Gaurkoan, Urrutikoetxea eta Beroiz gailendu zaizkie, 22 eta 19.

Partidari erritmoa falta izan zaio hasieratik; tantoak luze joan dira eta Joseba Ezkurdia ez da batere fin ibili errematean. Urdinei kosta egiten ari zaie bikote bilakatzea, eta gabezia horrek eragin argia du kantxan. Sailkapeneko azken postuan dira, eta jokatutako lau partidetan ezin izan dute garaipenik lortu.

Lehen minutuetan Urrutikoetxea eta Beroiz bikoteak aurrea hartu du markagailuan (8-3), baina urdinek emaitza berdintzea lortu dute, zazpi aldiz (azkena, 19na).

18-19 ere jarri dira aurretik Ezkurdia eta Zabaleta, eta lehen garaipena lortzeko dena alde zutela zirudien, baina aurkariek lau tanto egin dizkiete jarraian, eta txapelketako lehen garaipenak ihes egin die: 22-19.

Partida, tantoz tanto:

1-0, 2-0, 2-1, 3-1, 3-2, 4-2, 5-2, 6-2, 6-3, 7-3, 8-3, 8-4, 8-5, 8-6, 8-7, 8-8, 8-9, 9-9, 10-9, 11-9, 11-10, 12-10, 12-11, 12-12, 12-13, 13-13, 13-14, 14-14, 15-14, 16-14, 17-14, 17-15, 17-16, 18-16, 18-17, 18-18, 18-19, 19-19, 20-19, 21-19, 22-19.

Titin III.a - Merino II.a: bigarren garaipena

Bestalde, Titin III.ak eta Merino II.ak Binakako Txapelketako bigarren garaipena lortu dute, Bengoetxea VI.ari eta Ladis Galarzari 22 eta 21 irabazita. Partida oso borrokatua izan da, eta tanto politak egin dituzte lau pilotariek Logroñoko Adarraga pilotalekuan.

11-11ko berdinketaren ostean, gorriek aldea zabaldu dute markagailuan eta 19 eta 15 ere izan dira aurretik. Baina Oinatzek eta Ladisek ez dute amore eman eta norgehiagoka 20 eta 21 tantora berdintzea lortu dute. Galarzak azken momentuan egindako hutsak eman die garaipena errioxarrei.

Partida, tantoz tanto:

0-1, 1-1, 2-1, 3-1, 3-2, 4-2, 4-3, 4-4, 5-4, 5-5, 5-6, 6-6, 6-7, 6-8, 7-8, 8-8, 9-8, 9-9, 10-9, 10-10, 10-11, 11-11, 12-11, 13-11, 14-11, 15-11, 15-12, 16-13, 17-13, 17-14, 17-15, 18-15, 19-15, 19-16, 20-16, 20-17, 20-18, 20-19, 20-20, 20-21, 21-21, 22-21.