Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

Laugarren jardunaldia

Irujok eta Barriolak hirugarren garaipena lortu dute

Leire Etxazarra | eitb.com

Nafarrak Berasaluze II.ari eta Albisuri gailendu zaizkie 22 eta 17. Barriolak atzean egindako defentsa lana izan da partidako gakoetako bat.

0:36

Juan Martinez de Irujok eta Abel Barriolak hirugarren garaipena lortu dute Binakako Txapelketan, Berasaluze II.a eta Albisu 22 eta 17 mendean hartuta.

Norgehiagoka bizia eta lehiatua jokatu dute lau pilotariek Labriten. Lehen minutuak gorrienak izan dira, Pablo Berasaluze bikain aritu da aurreko koadroetan, tantoak maisuki bukatuta, eta horri esker aldea zabaldu dute markagailuan: 9-4.

Baina Barriola jokoan sartzen hasi den momentutik, urdinek gora egin eta partida 9 tantora berdintzea lortu dute. Ez hori bakarrik, aurrea hartu dute, eta horrela eutsi diote azken tantora arte.

Tanto guztiak erruz borrokatu dituzte Labriteko lau protagonistek. Barriolak estu eta larri jarri du Joan Ander Albisu, hainbat pilotakada hormara bidalita; aurrean, berriz, Irujok eta Berasaluze II.ak lehia polita izan dute. Berrizkoaren gantxoak min egin die urdinei, baina Irujok erantzun egokia eman dio bere ohiko kolpeekin.

Azkenean, 22 eta 17, garaipen handia, txapelketako hirugarrena, Irujo-Barriola bikotearentzat.

Partida, tantoz tanto:

1-0, 1-1, 2-1, 2-2, 3-2, 4-2, 5-2, 5-3, 6-3, 7-3, 7-4, 8-4, 9-4, 9-5, 9-6, 9-7, 9-8, 9-9, 9-10, 9-11, 9-12, 10-12, 11-12, 12-12, 12-13, 12-14, 12-15, 12-16, 13-16, 13-17, 13-18, 13-19, 14-19, 15-19, 16-19, 17-19, 17-20, 17-21, 17-22.