Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

Atano III pilotalekuan

Xalak eta Ceciliok 22-10 gainditu dituzte Bengoetxea VI eta Galarza

Erredakzioa

Aspeko bikoteak aise irabazi dute Oinatz Bengoetxea eta Ladis Galarza nafarren aurka, eta Binakako Txapelketako liderra da.

1:11
Irudirik gabe

Xalak eta Ceciliok garaipen erraza lortu dute Oinatz Bengoetxearen eta Ladis Galarzaren kontra (22-10), Donostiako Atano III pilotalekuan. Errioxako atzelariak Aitor Zubietaren postua bete, Yves Xalarekin batera, eta Cecilio garaipen garrantzitsuarekin estreinatu da 2014ko Binakako Txapelketan.

Asegarceko nafarrek akats ugari egin dituzte Donostiako frontoian, eta Xalak ez du aurreko koadroetan barkatu. Iparraldeko aurrelaria eta Aitor Zubieta, Binakako Txapelketako liderrak dira, hiru puntu lortu ondoren.