Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

Lehen jardunaldia

Olaizola II-Aretxabaleta bikoteak txapelketako lehen puntua irabazi du

Erredakzioa

Berasaluze II.a eta Albisu iazko finalistei gailendu zaizkie 22 eta 21. Jardunaldiko beste partidan, Xalak eta Zubietak Urrikoetxeari eta Beroizi irabazi diete 22 eta 20.

  • Olaizola II.a kantxan izan da berriro, Lau t'erdiko txapela irabazi ostean. EiTB.

    Olaizola II.a kantxan izan da berriro, Lau t'erdiko txapela irabazi ostean. EiTB.

Olaizola II.ak eta Aretxabaletak garaipena lortuta eman diote hasiera Binakako Txapelketaren 12. edizioari. Gorriek Berasaluze II.a eta Albisu hartu dituzte mendean, estu-estu, 22 eta 21.

Partida oso parekatua joan da. Hala ere, bazirudien garaipena urdinentzat izan behar zuela, batez ere 12 eta 18ko abantaila lortu dutenean. Berasaluze II.a oso ondo aritu da aurreko aldean, Aimar alde batetik bestera mugituz. Atzean ere kolore urdina zen nagusi, Albisuk pilotakada bortitzak jaurti ditu bata bestearen atzetik.

Hala ere, Aimarrek eta Aretxabaleta debutariak 18na egitea lortu dute. Hortik aurrera, Berrizeko pilotaria eta Albisu hiru aldiz jarri dira aurretik. Emozioa gainezka izan da Bizkaia pilotalekuan, markagailua 21-21 izan denean.

Sakea goizuetarrak izan du, eta ez du barkatu. Azkenean, 22 eta 21, garaipena bikote gorriaren alde.

Xala-Zubieta bikoteak ere, irabazi

Xalak eta Zubietak 2014ko Binakako Txapelketako lehen puntua eskuratu dute, Bilboko Bizkaia pilotalekuan Urrutikoetxea-Beroiz bikoteari 22 eta 20 gailenduta.

Partida, gogorra, borrokatua eta parekatua izan da. Guztira, ia 1.000 pilotakada eman dituzte lau pilotariek.

Gakoa aurreko kuadroetan egon da; hor Xala izan da nagusi, eta Urrutikoetxea debutariak lanak izan ditu iparraldekoaren erritmoari jarraitzeko. Xalak 12 tanto bukatu ditu, eta hirutan bakarrik huts egin du.

Seina eta zazpina egin ondoren, 14na ere gin dute bi bikoteek. Ordura arte Asegarceko bikotea izan da aurretik markagailuan, nahiz eta alde handirik zabaldu ez. Baina 16 tantora berdindu ondoren, Xala eta Zubieta aurretik jarri dira. 20na ere egitea lortu dute urdinek, baina hurrengo bi tantuak gorriak izan dira. Azkenean, 22 eta 20, Xalaren eta Zubietaren alde.