Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

Bizkaia pilotalekutik

Irujo eta Zabaleta txapeldun, Berasaluze min hartuta erretiratu ostean

Erredakzioa

une jakin batean, eta lurrean geratu da, min hartuta. Medikuen arabera, baliteke Akilesen tendoia apurtu izana. Irujo eta Zabaleta 4 eta 6 zihoazen aurretik.

2:38
Irujo eta Zabaleta. Argazkia: EiTB

Juan Martinez de Irujok eta Jose Javier Zabaletak irabazi dute 2013ko Binakakoaren finala, Pablo Berasaluzek min hartu eta partidatik erretiratu ostean. Ordura arte, 10 tanto jokatuta, Aspeko bikotea zen nagusi markagailuan, 4-6.

Lesioa ezustean gertatu da: Berasaluze pilota jotzera zihoan, eta gaizki zapaldu du. Lurrean geratu da, minaren minez, eta berehala eraman dute aldageletara. Handik minutu gutxira konfirmatu dute Bizkaia pilotalekuko zaleak dagoeneko sumatzen ari zirena: finala bertan behera geratu da.

Ordura arte, aipatu bezala, 10 tanto bakarrik jokatu dituzte.

Finala bertan behera geratu denez, antolatzaileek Xala atera dute pilotalekura, Albisurekin batera txapeldunen kontra partida laburra jokatzeko. Horren ostean, sari-banaketa egin dute. Pablo Berasaluzek sari-banaketan egon nahi izan du, eta bi makuluren laguntzaz atera da. Berarentzat izan dira eguneko txalorik beroenak.

Lesio larria

Lehen azterketen arabera, Berasaluze II.ak lesio larria du. Berrizeko pilotariari astelehenean egingo diote osasun azterketa sakona, baina, dirudienez, Akilesen tendoia hautsi du. Baliteke ebakuntza egin behar izatea, eta, errekuperatzeko, sei bederatzi hilabete artean eman beharko lituzke bajan.

Partidako tantoak:

0-1; 0-2; 1-2; 2-2; 2-3; 2-4; 2-5; 3-5; 4-5; 4-6