Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

Finala

Finalistak gustura dira pilotekin

Erredakzioa

Irujok eta Zabaletak pilota gogorrak hartu dituzte, jokoa atzean kargatzeko. Berasaluze eta Albisuren pilotak, ostera, baxuagoak dira, Berrizko aurrelariak jokatzeko aukera handiagoa izan dezan.

1:19

Irujo-Zabaleta eta Berasaluze II-Albisu bikoteek materiala aukeratu dute igande honetan jokatuko duten Binakako Txapelketako finalerako, Bilboko Bizkaia pilotalekuan.

Gustura dira igandeko neurketarako jarri dizkieten pilotekin. Bikote bakoitzak bere jokoari hobeto doakion materiala hautatu du. Irujok eta Zabaletak pilota gogorrak hartu dituzte, jokoa atzean kargatzeko. Berasaluze eta Albisuren pilotak, ostera, baxuagoak dira, Berrizko aurrelariak jokatzeko aukera handiagoa izan dezan.

eitb.com-ek eta ETB-1ek zuzenean eskainiko dute final handia, 17:00etatik aurrera.