Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

Bilbon

Bizkaia pilotalekuan jokatuko da Binakakoaren finala

Erredakzioa

Irujo-Zabaleta eta Berasaluze II-Albisu bikoteek txapela izango dute helburu, apirilaren 28an.

  • Bizkaia pilotalekuaren artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    Bizkaia pilotalekuaren artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Ez da sorpresarik izan, eta aurtengo Binakako Txapelketako finala Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatuko da. Irujo-Zabaleta eta Berasaluze II-Albisu bikoteek txapela izango dute helburu, apirilaren 28an.

Pablo Berasaluzek eta Jon Ander Albisuk 22-14 irabazi zuten Juan Martinez de Irujoren eta Jose Javier Zabaletaren aurka Labriten jokatutako partida, eta Binakako Txapelketa jokatzeko txartela lortu zuten. Galdu arren, Irujo eta Zabaleta bikoteak ere lortu zuten finala jokatzeko txartela. Beraz, bi bikote hauek lehiatuko dira finalean.

eitb.com-ek eta ETB-1ek zuzenean eskainiko dute final handia.