Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

8-22

Irujo-Zabaletak erakustaldia eman dute Olaizola II-Zabalaren aurka

Erredakzioa

Aspeko bikotea jaun eta jabe izan da Ogeta pilotalekuan eta 2013ko Binakako Txapelketa irabazteko faborito direla erakutsi dute.

1:17
Pilota

Juan Martinez de Irujok eta Jose Javier Zabaletak aise gainditu dituzte Aimar Olaizola eta Ibai Zabaleta Binakako Txapelketako lehen finalerdian. Hasiera makala izan dute Aspekoek baina Irujo maisu aritu da aurreko kuadroetan, eta Zabaleta ere bikain babestu du atzeko jokoa.

Asegarcekoek aurrea hartu dute lehen tantuetan, baina partida launa berdindu ostean, ezer gutxi egin ahal izan dute urdinen jokoari aurre egiteko. 3 eta 12 partzialari esker, aldea zabaldu dute markagailuan eta 7 eta 16 jarri dira aurretik.

Ibai Zabala makal ibili da atzeko aldean, batez ere Irujok bidalitako pilotakada bortitzek min handia egin diotelako. Olaizolak, ere, nahikoa lan izan du Iberokoaren erasoei erantzuten. Bukaeran, beraz, 8 eta 22, eta finalerdietako lehen puntua, Irujo eta Zabaletaren alde.

Bigarren finalerdia astelehenean jokatuko dute, Eibarren, Berasaluze II – Albisu eta Bengoetxea VI – Beroiz bikoteek. Apuestuek diotenez, Bengoetxea eta Beroiz dira faboritoak. Partida zuzen-zuzenean emango dute EiTB.comek eta ETB-1ek 17:30etatik aurrera.

Partida, tantuz tantu:

1-0, 2-0, 2-1, 3-1, 3-2, 4-2, 4-3, 4-4, 4-5, 4-6, 4-7, 5-7, 5-8, 6-8, 6-9, 7-9, 7-10, 7-11, 7-12, 7-13, 7-14, 7-15, 7-16, 7-17, 8-17, 8-18, 8-19, 8-20, 8-21, 8-22.