Binakakoa
10. jardunaldia
Titinek eta Merinok Xala eta Barriola jipoitu dituzte Donibane Garazin
Erredakzioa
Xala eta Barriola ezinean aritu dira partida hasieratik (22-9). Lekuineko aurrelariak ez du irudi onik eskaini herrikideen aurrean.
Titinek eta Merinok Xala eta Barriola (22-9) erraz hartu dituzte mendean, Binakako Txapelketako hamargarren jardunaldian. Ostiralean, Donibane Garaziko pilotalekuan jokatutako neurketan, Errioxako bikotea nagusi izan da eta hurrengo faserako sailkapena lortzeko aurrerapauso garrantzitsua eman du.
Xala eta Barriola ezinean aritu dira partida hasieratik (22-9). Lekuineko aurrelariak ez du irudi onik eskaini herrikideen aurrean.
Merino atzeko koadroetan nagusi izan da, nahiz eta Barriola defentsan saiatu. Leitzako atzelariak ezin izan du pilota kendu, eta Titinek ederki aprobetxatu du tantoa bukatzeko. Xala makal aritu da eta ez du ongi defendatu. Horrela, norgehiagoka erraza izan da Errioxako bikotearentzat.
Errioxarrek aurkariak sailkapenean gainditu dituzte; izan ere, Xalak eta Barriolak baino garaipen bat gehiago bildu dute.