Binakakoa
Bizkaian
Bengoetxeak eta Beroizek puntu garrantzitsua lortu dute (17-22)
Erredakzioa
Nafarroako bikoteak 17-22 gainditu ditu Pablo Berasaluze eta Jon Ander Albisu, Bilboko Bizkaia pilotalekuan.
Bengoetxea VI.ak eta Beroizek garaipen oso garrantzitsua lortu dute Beraslauze VIII.aren eta Albisuren aurka (17-22) Binakako Txapelketako final-laurdenetako ligaxkan. Jon Ander Albisuk akats gehiegi egin ditu atzealdean, eta Nafarroako bikoteak ez du barkatu.
Pablo Berasaluzek eta Jon Ander Albisuk 5-0eko hasierako partziala lortu dute Bizkaia pilotalekuan, baina Oinatz Bengoetxea eta Mikel Beroiz garaiz suspertu dira (6-4).
Berrizeko aurrelariak eta Ataungo atzelariak markagailuan agintzen jarraitu dute, baina Bengoetxea VI.ak eta Beroizek 7-7koa jarri dute. Gorriek 12-8koa lortu dute, baina Albisuk akats ugari egin ditu atzealdean, eta nafarrek 13-12koa jarri dute markagailuan.
Norgehiagoka orekatu egin da, baina Oinatz Bengoetxeak eta Mikel Beroizek markagailua irauli dute (14-16). Hala ere, Berasaluze VIII.ak maila handiko tantoak lortu ditu, eta gorriek 16-16koa jarri dute. Urdinek 16-19koa, erraz jarri dute, eta Albisuk akats argia egin dite, berriz ere. Azkenean, Oinatz Bengoetxeak eta Mikel Beroizek garaipena lortu dute Bizkaian (17-22).