Binakakoa
9. jardunaldia
Irujo eta Zabaleta, lehenengo postuan sendo
Erredakzioa
Irujok eta Zabaletak Ezkurdia-Zubieta bikotearen bultzadari eutsi zioten, atzo Irunen (22-18), eta sailkapeneko lehen postuan jarraitzen dute.
Irujok eta Zabaletak Ezkurdiari eta Zubietari irabazi zieten atzo, Irungo Urarzu pilotalekuan (22-18), eta, puntu bat gehiagorekin, Binakako Txapelketaren sailkapeneko lehenengo postuan jarraitzen dute, sendo. 9. jardunaldiko lehenengo partida ez zen erraza izan liderrentzat, baina Ezkurdia-Zubieta bikotearen erasoari eutsi zioten.
Zubietak atzean erakutsitako segurtasunak eta indarrak errematatzeko pilota asko utzi zizkioten Ezkurdiari. Irujo eta Zabaleta, hala ere, defentsa onari esker, lehenago heldu ziren 22ra. Ezkurdiak Gonzalez ordezkatu zuenetik, Binakakoan galtzen duen lehenengo neurketa izan zen atzokoa.
Bikote irabazleak zortzigarren garaipena lortu zuten, eta lider jarraitzen dute. Ezkurdia eta Zubieta, aurreko bi partidak irabazi ondoren, hiru punturekin geratu dira, final-erdietara igarotzeko postuetatik kanpo.