Binakakoa
Zortzigarren jardunaldia
Berasaluze eta Albisuren bolada ona zapuztu du Arretxe-Begino bikoteak
Erredakzioa
Ligaxkako azken bikoteak ezustekoa eman du Tolosan (22-10). Emaitza honekin, Berasaluzeren eta Albisuren bolada ona amaitu da, hiru garaipen jarraian lortu baitzituzten azken jardunaldietan.
-
Argazkia: EITB
Iker Arretxek eta Aritz Beginok, Binakako Txapelketaren ligaxkako azken sailkatuek, ezustekoa eman dute zortzigarren jardunaldiko azken partidan eta Pablo Berasaluze eta Jon Ander Albisu hartu dituzte mendean (22-10), Tolosako Beotibar pilotalekuan.
Emaitza honekin, Berasaluzeren eta Albisuren bolada ona amaitu da, hiru garaipen jarraian lortu baitzituzten azken jardunaldietan. Porrotarekin sailkapeneko seigarren tokira jaitsi dira, Ezkurdia-Zubieta eta Xala-Barriola bikoteekin berdinduta.
Sailkapena:
Bikoteak P G P TF TC DT Pt.
.1. Irujo-Zabaleta 8 7 1 175 125 +50 7
.2. Olaizola II-Ibai Zabala 8 5 3 166 133 +33 5
.3. Bengoetxea VI-Beroiz 8 5 3 160 164 -4 5
.4. Titin III-Merino II 8 4 4 150 166 -16 4
.5. Ezkurdia-Zubieta 8 3 5 143 141 +2 3
.6. Berasaluze VIII-Albisu 8 3 5 142 154 -12 3
.7. Xala-Barriola 8 3 5 148 162 -14 3
.8. Arretxe II-Begino 8 2 6 123 162 -39 2.