Binakakoa
Seigarren jardunaldia
Berasaluzek eta Albisuk arnasa hartu dute Hendaian
Erredakzioa
Berrizko aurrelariak eta Ataungo atzelariak Jaunarena eta Barriola 22-19 hartu dituzte mendean. Jaunarenak erremate bikainak egin ditu, baina hanka-sartzeak ere, eta partida amaieran ordaindu ditu.
Pablo Berasaluzek eta Jon Ander Albisuk Jon Jaunarena, Xalaren ordezkoa, eta Barriola 22-19 hartu dituzte mendean, Hendaian, Binakako Txapelketaren seigarren jardunaldian.
Jaunarenak tanto bikainak egin ditu, batez ere boleaz eta bi paretak aprobetxatuz, baina hanka-sartzeak uztartu ditu eta partida amaieran bikoteak ordaindu ditu. Bestalde, Berasaluzek sake-errematean asmatu eta zazpi tanto egin ditu.
Iragan astean Mungian garaipena lortuta eta Hendaian irabazi eta gero, Berrizko aurrelariak eta Ataungo atzelariak aranasa hartu dute; izan ere, txapelketa lau porrotekin hasi zuten.