Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

2. jardunaldia

Binakako Txapelketako bigarren jardunaldiko ordutegiak

Erredakzioa

eitb.com-ek zuzenean eskainiko ditu Xala eta Barriola-Gonzalez eta Zubieta partida eta Berasaluze VIII-Albisu, Arretxe II-Begino bikotearen aurkakoa.

  • Ogeta pilotalekua. Argazkia: eitb.com

    Ogeta pilotalekua. Argazkia: eitb.com

2013ko Binakako Txapelketako bigarren jardunaldiko ordutegiak eta pilotalekuak:

Ostiralean, abenduaren 28an, Xalak eta Barriolak Gonzalezen eta Zubietaren aurka jokatuko dute Tolosako Beotibar pilotalekuan (zuzenean, eitb.com-en, arratsaldeko 17:00etan)

Olaizola II-Zabala bikoteak BengoetxeaVI-Beroizen aurka jokatuko du, larunbatean, abenduaren 29an, arratsaldeko 18:00etan Iruñeko Labrit pilotalekuan.

Berasaluze VIII.ak eta Albisuk Arretxe II.a eta Begino izango dituzte aurkari, igandean, abenduaren 30ean, Eibarko Astelena pilotalekuan (zuzenean eitb.com-en eta ETB-1en arratsaldeko 17:00etatik aurrera).

Asteartean, urtarrilaren 1ean, Titin III-Merino II Errioxako bikotea Martinez de Irujoren eta Zabaletaren aurka arituko da, Eibarko Astelenan (arratsaldeko 17:00etan).