Itxi

kirolak

69 urte zituela

Iñaki Gorostidi Astigarraga hil da

EITB Media

Iñaki harri-jasotzaile ohia eta harri-artisaua zen, eta hil egin da, 69 urte zituela.

  • Iñaki Gorostidi Astigarraga

    Iñaki Gorostidi Astigarraga. Argazkia: EITB Media

Iñaki Gorostidi Astigarraga hil da, 69 urte zituela, 2025eko urtarrilaren 21ean. Herri Kirolen munduan ezaguna da, harri-jasotzaile ohia eta harri-artisaua baitzen.

1982an esku batekin bi aldiz altxatu zuen 185 kiloko harri zilindriko zaharra, Tolosako Beotibar pilotalekuan. Bere harri-jasotzaile ibilbideko lorpen handiena izan zen Beotibarrekoa.

Horrez gain, harri-artisaua ere bazen. Azken urteak piezak egiten eman zituen, eta harri-jasotzearen munduan oso ezagunak dira Gorostidi harriak.

Harri-jasotzaileen zein Herri Kirolen munduan aztarna utzi du Iñaki Gorostidi Astigarragak.

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • AS.
  • AZ.
  • OG.
  • OR.
  • LR.
  • IG.
21 17:00 - 20:00 PILOTA | B Serieko Buruz Burukoa: Egiguren V vs Lizeaga
21 22:20 - 23:45 HERRI KIROLAK | Harri Herri

Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…
  • kargatzen