Itxi

kirolak

Paris 2024 - Eguneko laburpena

Horrelakoa izan da euskal kirolarien jardunaldia abuztuaren 3an, larunbata

EITB MEDIA

Euskal kirolariek larunbat honetan, abuztuaren 3an, Parisko 2024ko Olinpiar Jokoetan lortutako emaitzen laburpena: arrauna, golfa, waterpoloa, piraguismoa, judoa, futbola, eskubaloia eta txirrindularitza.

  • Miren Lazkano

    Miren Lazkano Argazkia: EFEko artxiboko irudia

KAYAK-KROSA

Miren Lazkanok eta Maialen Chourrautek aurrera egin dute Parisko 2024ko Olinpiar Jokoetan kayak-kroseko kanporaketan. Chourrautek errepeska jokatu bahar izan du eslalomeko proban, eta bigarren aukeran egin du aurrera.

Miren Lazkano Argazkia: EFEko artxibo irudia

Miren Lazkano Argazkia: EFEren artxiboko irudia

GOLFA:

Jon Rahm golf-jokalari bizkaitarrak eta Xander Schauffele tituluaren defendatzaileak, 199 kolperekin (14 parretik behera) hirugarren jardunaldian, Parisko 2024ko Olinpiar Jokoetako golf txapelketako lidergoa partekatzen dute.

Rahmek 66 kolperekin (5 parretik behera) bukatu du ibilbidea larunbat honetan, eta Xander Schauffele liderra harrapatu du.

Jon Rahm, larunbat honetan jokatutako jardunaldian. Argazkia: Efe.

Jon Rahm, larunbat honetan jokatutako jardunaldian. Argazkia: Efe.

SASKIBALOIA (3X3):

Gracia Alonso bilbotarrak jokatzen duen Espainiako 3x3 saskibaloiko emakumezkoen selekzioa zuzenean sartu da finalerdietan gaur Alemaniaren aurka 15-18 galdu arren. Emaitza horren ondorioz, beste bi partiden emaitzen zain egon behar izan dute espainiarrek. AEBk Txina 14-12 gainditu du, eta Australia jada kanporatuta zegoen Hortense Limouzin lapurtarraren Frantziari gailendu zaio (16-18).

Ondorioz, Espainiak bigarren amaitu du zortzi taldek osatutako multzoan eta astelehenan, hilaren 5ean, lehiatuko diren finalerdiak jokatuko ditu.

Gracia Alonso bilbotarra, Alemaniaren aurkako partidan. Argazkia: Efe.

Gracia Alonso bilbotarra, Alemaniaren aurkako partidan. Argazkia: Efe.

ARRAUNA:

Virginia Diaz seigarren izan da sculleko B finalean, eta diploma olinpikorik gabe geratu da. 7 minutu eta 34 segundoko marka egin du, 2.000 metrokoan.

Virginia Diaz, sculleko finalerdietan. Argazkia: EFE

Virginia Diaz, sculleko finalerdietan. Argazkia: EFE

JUDOA:

Ariane Torok talde mistoetako proban parte hartu du Espainiako selekzioarekin, eta final-zortzirenetan kanporatu dute. Japoniak 4-3 garaitu du Espainia.

Ariane Toro final-zortzirenetan Uta Aberen aurkako lehian. Argazkia: EFE

Ariane Toro, final-zortzirenetan, Uta Aberen aurkako lehian. Argazkia: EFE

WATERPOLOA:

Alberto Munarriz euskal jokalariak final-laurdenetarako txartela lortu du Espainiako selekzioarekin multzoko lider gisa, multzoen faseko azken partidan Japonia menderatuta (23-8). Munarrizek bi gol sartu ditu.

Alberto MUnarriz, Japoniaren kontrako partidan. Argazkia: EFE

Alberto Munarriz, Japoniaren kontrako partidan. Argazkia: EFE

ESKUBALOIA:

Espainiako selekzioak galdu egin du Frantziaren aurka (32-24) B multzoko azken jardunaldiko partida. Espainia kanporatuta zegoen jada, final-laurdenetara sailkatzeko aukerarik gabe. Beraz, Lysa Tchaptchet jokalari nafarrak agur esan die Parisko 2024ko Olinpiar Jokoei.

Lysa Tchaptchet. Argazkia: EFE

Lysa Tchaptchet. Argazkia: EFE

FUTBOLA:

Espainiako futbol selekzioa Olinpiar Jokoetako finalaurrekoetan izango da, Kolonbia penaltietan menderatu eta gero. Hortaz, Irene Paredes eta Lucia Garcia futbolari euskal herritarrak dominak lortzeko lehian izango dira. 

Montse Tomeren taldeari maldan gora jarri zaio partida, 0-2 galtzen joan baita markagailuan. Alabaina, norgehiagokaran azken minutuetan berdinketa lortu dute Jenni Hermosok eta Irene Paredesek sartutako golei esker. Luzapenean ez da golik izan, eta penalti jaurtiketetan gehiago asmatu du Espainiak. 

Irene Paredes, berdinketaren gola ospatzen. Argazkia: EFE

Irene Paredes, berdinketaren gola ospatzen. Argazkia: EFE