Itxi

kirolak

Paris 2024, Piraguismoa

Miren Lazkano dominarik gabe geratu da eslalom piraguismoko finalean hamargarren geratuta

EITB MEDIA

Finalerdietan hamargarren postuan geatu ondoren, finalean sei segundoko zigorra jaso du, eta ezinezkoa izan da gipuzkoarrak domina eskuratzea.

1:27
Miren Lazkano

Miren Lazkano Basque Teameko palistak ezin izan du domina bat lortu asteazken honetan Parisko 2024ko Olinpiar Jokoetan jokatu den eslalom piraguismoko C1 probako finalean.

Donostiarrak finalerako txartela lortu du finalerdietan hamargarren geratu ondoren. Finalean, sei segundoko zigorra jaso du, eta, ondorioz, domina bat lortzeko aukera galdu du. Vaires-sur-Marne estadioko jaitsiera 116.97ko denboran burutu du.

Horrela, Lazkanok hamargarren postuan amaitu du lehiaketa. Urrezko domina Jessica Fox australiarrak (99.06) bereganatu du, zilarra Elena Lilik alemaniar (103.54) eta brontzea Evy Leibfarth estatubatuarrak (109.95).