Itxi

kirolak

Paris 2024, Eguneko laburpena

Horrelakoa izan da euskal kirolarien jardunaldia uztailaren 31n, asteazkena

EITB MEDIA

Euskal kirolariek asteazken honetan, uztailak 31, Parisko 2024ko Olinpiar Jokoetan lortutako emaitzen laburpena: arrauna, piraguismoa, futbola, belar-hockeya, saskibaloia eta surfa.

  • Gracia Alonso, Frantziako aurkako neurketan. Argazkia: EFE

    Gracia Alonso, Frantziako aurkako neurketan. Argazkia: EFE

PIRAGUISMOA

Miren Lazkano Basque Teameko palistak ezin izan du domina bat lortu asteazken honetan Parisko 2024ko Olinpiar Jokoetan jokatu den eslalom piraguismoko C1 probako finalean.

Donostiarrak finalerako txartela lortu du finalerdietan hamargarren geratu ondoren. Finalean, sei segundoko zigorra jaso du, eta, ondorioz, domina bat lortzeko aukera galdu du. Vaires-sur-Marne estadioko jaitsiera 116.97ko denboran burutu du.

Miren Lazkano piraguismoko finalean. Argazkia: Basque Team

Miren Lazkano piraguismoko finalean. Argazkia: Basque Team

HIRUKO SASKIBALOIA

Espainiako emakumezkoen hiruko saskibaloi selekzioak, Gracia Alonso bilbotarrak jokatzen duena, aurrerapauso handia eman du azken kanporaketara sailkatzeko, Hortense Limouzinek jokatzen duen Frantzia anfitrioiari 17-12 irabazita, Parisko La Concordian jokatutako partidan.

Gracia Alonso disputa el balón, en el encuentro ante Francia. EFE

Gracia Alonso, Frantziaren aurkako partidan. EFE

BELAR-HOCKEYA

Espainiak balio handiko hiru puntu lortu ditu bere laugarren partidan, Hegoafrikaren aurka (3-0). Hegoafrika final-laurdenetan sartzeko aukerarik gabe geratu da partida honen ostean, ikuslerik gabe jokatu dena ekaitz elektrikoaren mehatxuagatik.

Jose Maria 'Chefo' Basterrak sartu du Espainiaren goletako bat, eta Rafael Vilallonga ordezko gisa sartu da.


Rafa Vilallonga, Hegoafrikaren aurkako neurketan. EFE

Rafa Vilallonga, Hegoafrikaren aurkako neurketan. EFE

FUTBOLA

Espainiako emakumezkoen futbol selekzioak 0-2 irabazi dio Brasili asteazken honetan, Joko Olinpikoetako C multzoko azken jardunaldian, Athenea del Castillok eta Alexia Putellasek sartutako golei esker eta lehen fasean dena irabaziz egin du aurrera txapelketan.

Lucia Garciak sartu du partidako lehen gola, baina baliorik gabe utzi dute, Patri Guijarrok baloia jokoz kanpo luzatu zuelako.

Bestalde, Bibiane Schulzeren Alemaniako selekzioa ere garaile atera da 1-4ko emaitzarekin Zambiaren aurkako partidan. Athleticeko jokalariak partida osoa jokatu du.


Lucia Garcia, Brasilen aurkako partidako jokaldi batean. EFE

Lucia Garcia, Brasilen aurkako partidako jokaldi batean. EFE

ESKUBALOIA

Espainiak Japoniari irabazi dio (37-33) asteazken honetan, 2024ko Parisko Olinpiar Jokoetako gizonezkoen eskubaloi torneoko hirugarren jardunaldian. Hala, haien esku dago gero eta gertuago dauden final-laurdenetan sartzea.

Kauldi Odriozolaren sei golek, kontraerasoan asko, eta Imanol Garciandiaren beste hiruk min handia egin diote Japoniari.


Kauldi Odriozola, Japoniaren aurkako neurketan. EFE

Kauldi Odriozola, Japoniaren aurkako neurketan. EFE


ARRAUNA

Esther Brizek ez du lemazainik gabeko biko A finalean parte hartuko, asteazken honetan jokatutako finalaurrekoan bosgarren sailkatu baita, Aina Cid bikotekidearekin batera. Briz eta Cid hasi eta berehala geratu dira atzean. 500 metroetatik pasa direnean, ia finalaurreko osoan aurretik joan den ontzi estatubatuarrak 3.92 segundoko aldea ateratzen zien. Jess Morrison eta Annabelle McIntyre australiarrek erritmoa estutu dute amaieran, eta 7 minutu eta 14 segundoko denboran bukatu dute.

Esther Briz eta Aina Cid, asteazken honetako finalaurrekoetan. Argazkia: EFE

Esther Briz eta Aina Cid, asteazken honetako finalaurrekoetan. Argazkia: EFE