Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Bermeon irabazita

Kaiku San Miguel Ligako txapeldun izendatu da

Erredakzioa

Bizkaitarrek Bermeo Hiriko XXX. Bandera irabazi dute, eta jardunaldi baten faltan liga irabaztea lortu dute.

03:45
Kaiku

Kaiku da 2012ko San Miguel Ligako txapelduna. Bermeoko XXX. Bandera nagusitasun osoz irabazi dute, eta ondorioz, ligako txapeldun izendatu dira.

Denboraldi bikaina biribildu du Kaikuk. Bizkaiko eta Euskadiko txapelduna izan da, Kontxako Bandera irabazi du, eta San Miguel Ligako txapelduna da.

Bermeoko Bandera, 20:34.56ko denbora ezarrita irabazi du talde bizkaitarrak. Bigarren izan den Hondarribiari 13,86 segundoko abantaila atera dio. Tiran izan da hirugarren, eta Urdaibai laugarren.

Bermeo Hiriko XXX. Banderako sailkapena:

1 Kaiku Ambilamp 20:34,48
2 Hondarribia Orsa 20:48,34
3 Urdaibai Umpro Avia 20:50,52
4 Tiran Pereira 20:59,20
5 Astillero 21:22,16
6 San Pedro Ecolmare 21:27,74
7 Castro 21:33,50
8 San Juan Iberdrola 21:37,56

Sailkapen nagusia:

1 Kaiku Ambilamp 177 puntu
2 Hondarribia Orsa 164
3 Urdaibai Umpro Avia 151
4 Tiran Pereira 142
5 San Pedro Ecolmare 129
6 San Juan Iberdrola 120
7 Castro 76
8 Astillero 74
9 Portugalete Eulen 64
10 Pedreña 62
11 Zumaia Altuna y Uria 48
12 Zierbena Bahías Bizkaia 30