Arrauna
Kritikak
Etxabe: 'Korta kaka guztia zabaltzen aritu da urte osoan'
Erredakzioa
"Nik Kortari galdera bat egingo nioke: dopatutako talde bati nola irabazten zaio?", esan du Urdaibaiko entrenatzaileak. Kaikuk egindako estropada "bikaina" onartu du Etxabek.
Juan Mari Etxabe Urdaibaiko entrenatzaileak Jose Luis Korta Kaikuko prestatzailea gogor kritikatu du estropada amaitu ostean. "Jose Luis kaka guztia zabaltzen aritu da urte osoan; nik galdera bat egingo nioke: dopatutako talde bati nola irabazten zaio?", adierazi du Etxabek Kontxako estropada amaieran.
Bestalde, Kaikuk egindako estropada "bikaina" onartu du bermeotarren entrenatzaileak. "Gu saiatu gara, baina beraiek estropada bikaina egin dute, guk ere estropada txukuna egin dugu", esan du. Bizkaitarra "zoriondu besterik ez da geratzen", erantsi du.
"Ohorezko txanda dotore bat" ikusi dela azaldu du Etxabek. "Kirolak irabazi du", gaineratu du Urdaibaiko entrenatzaileak.