Arrauna
Zorionak Sestao!
Kaikuk nagusitasunez irabazi du Kontxako Bandera
Erredakzioa
Bigarren jardunaldian ere, Bizkaitarra izan da jaun eta jabe eta hamabi segundoko aldea ateri dio Bermeori. Tiran izan da hirugarren eta Hondarribia laugarren.
Kontxako Bandera Sestaora joan da. Kaikuk ez du huts egin eta onena izan da igande honetan jokatu den Kontxako Banderaren bigarren jardunaldian.
Bizkaitarra-k nagusitasunez irabazi du, eta hamabi segundoko errenta lortu du Bermeorekin. Tiran izan da hirugarren, 17:42ra, eta Hondarribia laugarren, 18:64ra. Lehen txandan San Juan izan da nagusi, Astillero, Donostiarra eta Chapela traineruen aurretik.
Sailkapen nagusian, hamasei segundura bukatu du Bermeok eta 34ra Tiranek, hirugarren postuan.
Bigarren jardunaldiko sailkapena:
1 KAIKU AMBILAMP 19:09.38
2 BERMEO-URDAIBAI UMPRO-AVIA-ENAGAS 19:21.58
3 TIRAN - PEREIRA - O PIRATA 19:26.80
4 HONDARRIBIA ORSA 19:28.02
5 SAN JUAN - IBERDROLA 19:33.36
6 SOCIEDAD DEPORTIVA DE REMO ASTILLERO 19:50.22
7 DONOSTIARRA 19:54.24
8 CLUB DE REMO CHAPELA 20:00.46
Sailkapen nagusia:
1 KAIKU AMBILAMP 38:28.36
2 BERMEO-URDAIBAI UMPRO-AVIA-ENAGAS 38:44.42
3 TIRAN - PEREIRA - O PIRATA 39:03.18
4 HONDARRIBIA ORSA 39:04.58
5 SAN JUAN - IBERDROLA 39:19.90
6 SOCIEDAD DEPORTIVA DE REMO ASTILLERO 39:40.42
7 CLUB DE REMO CHAPELA 39:50.10 40:28.08
8 DONOSTIARRA
Rias Baixasek irabazi du Kontxako Bandera, emakumezkoetan
Bigarren jardunaldiko sailkapena:
1 ZUMAIA - SALEGI JATETXEA 10:35
2 RIANXEIRA MECALIA 10:37 + 02:06
3 GETARIA - TOLOSA 10:41 + 06:34
4 SAN JUAN - IBERDROLA 10:49 + 14:12
Kontxako Banderaren sailkapena:
1 RIANXEIRA MECALIA 21:13:32
2 ZUMAIA - SALEGI JATETXEA 21.25:58
3 GETARIA - TOLOSA 21:27:08
4 SAN JUAN - IBERDROLA 21:45:56