Itxi

kirolak

Kiroljokoa

Athletic Championserako bidean

Erredakzioa

Igandean Vila-Realek bisitatuko du San Mames, Championsean sartzeko bidean. Realak ere garaipena behar du azken jardunaldietako bolada txarra gainditzeko. Binakakoan, finalerdietako ligaxka hasiko da.

Partidu garrantzitsua du Athleticek igandean, Championsean sartu nahi baldin badu. Caparrosen gizonek Villarreal hartuko dute San Mamesen, Europako maila gorenean lekua hartzeko garaitu beharreko aurkari nagusia. Zurigorriek partiduari moral handiarekin aurrez aurre egingo diote joan zen jardunaldian Getaferen kontra azken momentuan lortutako berdinketari esker. Kiroljokoako apustulariak baikorrak dira eta %40ko aukera ematen diote Athleticen garaipenari.

Realak ere garaipena du helburu Racingen zelaian, azken jardunaldian irabazi ezinik dabil eta. Martin Lasarteren taldeak maila mantentzea oso gertu dauka baina horretarako puntuak lortu behar ditu lehen baino lehen. Kiroljokoan aurreikuspenak ez daude talde txuriurdinaren alde, apustulariek %25eko aukerak bakarrik ematen dizkiote eta El Sardineron irabazteko.

Lehen puntua jokoan

Asteburu honetan Binakako Txapelketaren finalerdietako ligaxka hasten da. Martinez de Irujo – Merino II eta Olaizola II – Begino aurrez aurre izango dira larunbatean, Bilboko Bizkaia frontoi berrian, eta Kiroljokoako aurreikuspenak bigarren bikotearen aldekoak dira, %62ko aukerak ematen dizkiote eta garaipena lortzeko.

Igandean Gonzalez-Laskurain eta Xala-Barriolaren txanda izango da, Eibarko Astelenan. Azken hauek oso indartsu aritu dira aurreko fasean eta hautagai nagusia dira txapela lortzeko, eta horretarako finalerdietako ligaxka honetan lehen puntua irabazi beharko dute. Kiroljokoaren apustuak bere alde daude, garaipena lortzeko %66ko aukerarekin.