Itxi

Kirol gehiago

Emakumezkoen finala

Australiako Irekia: Kim Clijsters, garaile Melbournen

Erredakzioa

Belgikako tenislariak 6-3, 3-6 eta 3-6 gainditu zuen Na Li txinatarra eta munduko bigarren postuan eskuratu du Australian irabazi eta gero.

Kim Clijstersek bere lehen Australiako Irekia lortu du Na Li txinatarra gaindituz. Txinako tenislariaren lehen finala izan da Slam Handi batean eta gutxigatik ez du Lik ezustekoa eman. Belgikarrak 6-3 galdu zuen lehen seta, baina bigarrenean 3-6 berdintzea lortu zuen. Set erabakigarrian Clijstersek 3-6 gainiditu zuen Na Li bere klasea erakutsiz.

Honela Kim Clijstersek munduko rankingeko bigarren postua eskuratu du, Caroline Wozniacki danimarkarra 140 puntura soilik duelarik.