Itxi

Eskubaloia

Bigarren fasea

Suedia 2011: Alemaniak, Frantziak, Suediak eta Danimarkak, garaipena

Erredakzioa

Espainia eta Frantzia dira lehen multzoko liderrak bost punturekin eta lau punturekin Islandia dago. Bigarren multzoan Danimarka da nagusi 6 punturekin eta bigarren Suedia da lau punturekin.

Lehen multzoan Alemaniak 27-24 garaitu zuen Islandia, faboritoetako bat. Gainera, Frantziak 37-24 gainditu zuen Hungaria. Espainiak 32-27 irabazi zuen Norbegiaren aurka eta 5 punturekin lehen multzoko lidertza frantziarrekin berdinduta mantentzen du.

Bigarren multzoan Kroaziak 36-18 irabazi zuen Argentinaren aurka eta etxeko selekzioak, Suediak 24-28 irabazi zuen Serbiaren aurka. Danimarkak sendo jarraitzen du eta Poloniaren aurka beste garaipen bat lortu zuen 28-27. Daniarrak 6 punturekin dira bigarren multzoko liderrak eta Suecia da bigarren 4 punturekin.