Eskubaloia
Eskubaloiko Munduko Txapelketa
Suedia 2011: Espainiak 28-28 berdindu du Frantziaren aurka
Erredakzioa
Selekzio espainiarra bederatzi punturekin eta multzoko bigarren sailkatu moduan pasa da hurrengo fasera. Frantzia ere puntu berdinekin pasa da, baina multzoko lider moduan golaverageagatik.
Valero Riveraren taldea atzetik joan da partida guztian zehar, baina azken txanpa bikaina egin du eta 28na berdintzea lortu du azken segundoetan. Frantziak azken jabetza izan du, baina Sterbik atezainak geratu bikaina egin du eta berdinduta bukatu da norgehiagoka.
Fitxa teknikoa:
28 - Frantzia: Omeyer; Abalo (3), Barachet (5), Karabatic (5), Accambray (1), Guigou (6, 4p) eta Bertrand Gille (2) -hasierako taldea- Karaboue (ps), Joli (1p), Junillon (-), Fernandez (3), Roine (-), Honrubia (1), Bingo (-), Dinart (-) eta Sorhaindo (1)
28 - Espainia: Hombrados; Rocas (4), Gurbindo (1), Garabaya (2), Viran Morros (-), Alberto Entrerrios (7) y Juanin Garcia (1) -hasierako taldea- Sterbik (ps), Roberto Garcia (-), Maqueda (-), Raul Entrerrios (2), Cañellas (2), Chema Rodriguez (2), Romero (4, 3p), Ugalde (-) eta Aguinagalde (3)
Markagailua: 4-1, 6-4, 9-6, 13-9, 15-11 eta 18-13 (atsedenaldia) 21-15, 23-18, 25-20, 27-21, 28-24 eta 28-28 (amaiera)
Espainiako selekzioak Islandia, Hingaria eta Norvegiaren aurka neurtu beharko ditu indarrak mundialeko bigarren fasean.
Bigarren faseko partidak, I. multzoa:
Espainia - Norvegia (Jonkoping) Urtarrilaren 22an 16.15.
Alemania - Islandia (Jonkoping) Urtarrilaren 22an 18.30.
Frantzia - Hungaria (Jonkoping) Urtarrilaren 22an 20.45.
Islandia - Espainia (Jonkoping) Urtarrilaren 22an 16.00.
Norvegia - Frantzia (Jonkoping) Urtarrilaren 22an 20.30.
Hungaria - Alemania (Jonkoping) Urtarrilaren 24an 18.15.
Alemania - Norvegia (Jonkoping) Urtarrilaren 25ean 16.15.
Espainia - Hungaria (Jonkoping) Urtarrilaren 25ean 18.30.
Frantzia - Islandia (Jonkoping) Urtarrilaren 25ean 20.15.