Itxi

kirolak

Ministro Kontseilua

Jose Ramon Lete donostiarra, CSDko presidente berria

Agentziak | Erredakzioa

Galiziako Xuntan kirol zuzendari nagusia izan da orain arte. Ministro Kontseiluak erabaki du Kirol Kontseilu Nagusiko presidentearen izena.

  • Jose Ramon Lete Lasa / EFE.

    Jose Ramon Lete Lasa / EFE.

Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol ministro eta Gobernuaren bozeramaile Iñigo Mendez de Vigok eman du Kirol Kontseilu Nagusiko presidentearen izendapenaren berri: Jose Ramon Lete Lasa.

Lete, Donostian 1957ko abuztuaren 31an jaioa, Galiziako Xuntako kirol zuzendari nagusia zen 2010etik. Miguel Cardenalen ordezkoa hartuko du CSDn.

Donostiarra saskibaloi jokalaria izen zen Estudiantes, CAI Zaragoza, Lugoko Breogan, Obradoiro eta Vigoko Bosco taldeetan 1978 eta 1990 artean.