kirolak
Lehen Mailan!
Donostia txuri-urdinez jantzi da Realari merezitako harrera egiteko
Erredakzioa
Donostiako kaleetan zehar ibili dira Realeko jokalariak, kapotarik gabeko autobus batean. Ondoren, harreren txanda izan da, Udaletxean eta Aldundian.
Igoeraren ospakizuna 17.30ean hasi da, Realeko webgunean jakitera eman duten bezala. Lehen Mailako jokalari eta teknikariak Donostiako kaleetan zehar ibili dira, kapotarik gabeko autobus batean.
19:00etan harrera izan da Donostiako Udaletxean. Aurreskua dantzatu diete eta balkoian eskertuta agertu dira jokalariak, zale zein senideekin. Txantxetarako, dantzatzeko eta barre egiteko unea izan da.
20:00etan Gipuzkoako Foru Aldundian izan da hitzordua. Aurresku berri bat, argazkia eta Iñaki Galdos eta Markel Olanoren hitzak. Andoni Egañak bertso zirraragarria eskaini dio Realari.
Herrialde barrenako ibilaldia, bertan behera
Astearte honetarako antolatuta zegoen herrialde barrenako joan etorria, baina eguraldi kaskarraren ondorioz bertan behera uztea erabaki dute.