kirolak
Beste baterako aukerarekin
Pandianik urtebeterako luzatu du Osasunarekin
Erredakzioa
Uruguaitarrak Espanyolen eskaintza izan arren, Osasunaren aldeko apustua egin du.
Walter Pandianik gutxienez beste urtebete egingo du Osasunan. Uruguaitarrak Espanyolen eskaintza izan arren, Osasunaren aldeko apustua egin du.
Bi aldeek, 2011. urterarteko akordioa itxi dute, baina datorren denboraldian partida ofizial guztien erdiak jokatzen baditu, automatikoki, beste urtebeterako berrituko du. Pandiani izan da taldeko golegile nagusia sasoi honetan. 12 gol egin ditu denera.