kirolak
Floridan hil da
Joseba Kerejeta hil da, urpeko arrantzako munduko txapeldun ohia
Agentziak | Erredaioa
Atzo hil zen Floridan (Ameriketako Estatu Batuak), Bizkaiko Suhiltzaileek jakitera eman dutenez.
-
Joseba Kerejeta. Argazkia: EITB
Bizkaiko Suhiltzaileek jakitera eman dutenez, Joseba Kerejeta suhiltzaile bizkaitarra hil zen atzo Floridan (Ameriketako Estatu Batuak). Kerejeta urpeko arrantzako banakako munduko txapelduna izan zen 2008 eta 2010. urteen artean.
"Lankide bat joan zaigu, handietako bat. Ioseba Kerejeta, munduko urpeko arrantza txapelduna. Gustatzen zitzaiona egiten", azaldu dute Bizkaiko suhiltzaileek Twitter bidez. Basque Team euskal kirolarien fundazioak baieztatu egin du heriotza. Itxura denez, itsasontzi batean zegoen, Floridako uretan, lagun batekin batera. Ez da xehetasun gehiago ezagutzen.
Lankide bat joan zaigu, handietako bat. Ioseba Kerejeta munduko urpeko arrantza txapelduna. Gustatzen zitzaiona egiten.
— Bomberos Bizkaia (@BomberosBizkaia) 23 de abril de 2016
Goian bego Ioseba
Kerejeta Durangon jaio zen 1968an, baita bertan hazi ere, eta 12 urterekin heldu zion urpeko arrantzari.
Suhiltzailea zen lanbidez, baina, aldi berean, urpeko arrantzako banakako munduko txapelduna izan zen. 2008ko urrian irabazi zuen garaikurra Venezuelako Margarita uhartean, eta 2010. urtera arte eutsi zion txapelari. Espainiako txapeldun izan zen 2006an, eta bederatzi aldiz eskuratu zuen Euskadiko txapelketa.