Itxi

kirolak

Maratoi erdia

Pedro Nimok eta Klaudia Beobidek irabazi dute Behobia-Donostian

Erredakzioa

Ibilbide osoan milaka pertsona bildu da 23.000 partehartzaileak txalotzeko eta animatzeko; batez ere, Gaintxirizketa eta Miracruz gainetan.

  • Klaudia Beobide, garaile emakumezkoetan. Argazkia: EFE

    Klaudia Beobide, garaile emakumezkoetan. Argazkia: EFE

Pedro Nimok garaipenarekin egin du debuta Behobia-Donostia klasikoan. 23.000 pertsonak hartu dute parte 20 kilometroko ibilbidean, eta partehartzaileetako bat hil egin da, helmugarako bi kilometro falta zitzaizkionean.

Eguraldia ez dute lagun izan aurten, euriak eta haizeak gogor zigortu dituzte korrikalari guztiak. Hildakoaren inguruan ez dituzte datu asko eman, eta Fortuna klubak, probako antolatzaileak, nota ofiziala noiz kaleratu zain daude.

Ibilbide osoan milaka pertsona bildu da partehartzaileak txalotzeko eta animatzeko; batez ere, Gaintxirizketa eta Miracruz gainetan.

Emakumezkoen artean Claudia Behobide jaun eta jabe izan da, ondorengo denborak eginda: 18:34 (5. kilometroan), 38:13 (10. kilometroan), 57:18 (15. kilometroan) eta 1.16:18 helmugan.

Elena Loyo arabarra eta Itziar Mendez asturiarra bigarren eta hirugarren izan dira, hurrenez hurren.

Sailkapenak:

Gizonezkoena:

1.   Pedro Nimo                          1.04:30

2.   Marc Roig                            1.05:49

3.   Chema Martínez                 1.06:28

4.   Just Sociats                          1.06:40

5.    Roberto Bueno                   1.06:47

6.   Elías Domínguez                 1.06:50

7.   Kike Sebastián                     1.07:06

8.   José Antonio Blanco            1.07.07

9.   Miguel Aristu                       1.07:11

10.  Xabat Manzisidor                1.07:13

Emakumezkoena:

1.   Claudia Behobide                1.16:20

2.   Elena Loyo                           1.18:37

3.   Itziar Méndez                      1.19:24