Parisko Olinpiar Jokoak 2024
2016an
Boltek urrezko dominak defendatuko ditu Rio de Janeiron
Erredakzioa
"Rion, beste diziplina batzuetan ez dut parte hartuko. Soilik nire tituluak defendatuko ditut, egiteko kapaz naizena munduari erakusteko", adierazi du Jamaikako atletak Zelanda Berrian.
-
Usain Bolt Jamaikako atleta Londresen. EFE
Jamaikako kirolariak Londresen uzta ederra lortu zuen; izan ere, 4X100 taldekako proban urrezko domina lortu zuen.
Izarrak Zelanda Berria bisitatu du eta zurrumurru guztiak gezurtatu ditu: "Rion, beste diziplina batzuetan ez dut parte hartuko. Nire tituluak defendatuko ditut soilik, egiteko kapaz naizena munduari erakusteko".
Boltek munduko errekorra du 100 metrotan (9,58 segundo) eta 200 metrotan (19,19 segundo). Londresen 100 metroak 9,63 segundotan egin zituen (errekor olinpikoa) eta 200 metroak 19,32 segundotan.