Parisko Olinpiar Jokoak 2024
21,88 segundo
Allyson Felix da 200 metroko lasterketako txapeldun olinpikoa
Erredakzioa
Estatubatuarrak urrezko domina lortu du 21,88ko denbora eginda. Fraser-Pryce jamaikarra izan da bigarren, eta Carmelita Jeterrek eskuratu du brontzezko domina.
-
Allyson Felix, 200 metroko lasterketan lortutako garaipena ospatzen Fraser-Pryce (bigarren) atzean duela. Argazkia: EFE
Allyson Felix da 200 metroko lasterketako txapeldun olinpiko berria. Estatubatuarrak 21,88 segundotan egin ditu 200 metroak, eta urrezko domina lortu du.
Zilarrezko domina Shelly-Ann Fraser-Pryce jamaikarrak lortu du 22,09ko markarekin. Carmelita Jeterrek eskuratu du brontzezko domina, 22,14ko denbora eginda.
Lehen hiru postuetatik at geratu ziren Veronica Campbell-Brown jamaikarra (laugarren) eta Sanya Richards-Ross estatubatuarra (bosgarren).
400 metroko hesidun lasterketa eta Luzera jauzia
Natalya Antyukh errusiarrak lortu du urrezko domina 400 metroko hesidun lasterketan (52,70). Lashinda Demusek (AEB)eskuratu du zilarrezko domina, eta Zuzana Hejnova txekiarrarentzat izan da brontzezko domina.
Luzera jauzian Brittney Reese estautubatuarra izan da txapeldun olinpikoa 7,12 metroko jauziarekin. Elena Sokolova errusiarra izan da bigarren, eta Janay Deloach (AEB) hirugarren.
200 metroko lasterketako sailkapena:
.1. FELIX, Allyson (AEB) 21.88
.2. FRASER-PRYCE, Shelly-Ann (JAM) 22.09
.3. JETER, Carmelita (AEB) 22.14
.4. CAMPBELL-BROWN, Veronica (JAM) 22.38
.5. RICHARDS-ROSS, Sanya (AEB) 22.39
.6. AHOURE, Murielle (IRL) 22.57
.7. SOUMARE, Myriam (FRA) 22.63
.8. HACKETT, Semoy (TRI) 22.87
Luzera jauziko sailkapena:
.1. REESE, Brittney (AEB) 7.12
.2. SOKOLOVA, Elena (RUS) 7.07
.3. DELOACH, Janay (AEB) 6.89
.4. RADEVICA, Ineta (LAT) 6.88
.5. NAZAROVA, Anna (RUS) 6.77
.6. KOLCHANOVA, Lyudmila (RUS) 6.76
.7. MIRONCHYK-IVANOVA, Nastassia (BLR) 6.72
.8. LESUEUR, Eloyse (FRA) 6.67
.9. PROCTOR, Shara (GBR) 6.55
10. SHUTKOVA, Veronika (BLR) 6.54
11. SPANOVIC, Ivana (SRB) 6.35
400 metroko hesidun lasterketako sailkapena:
.1. ANTYUKH, Natalya (RUS) 52.70
.2. DEMUS, Lashinda (AEB) 52.77
.3. HEJNOVA, Zuzana (CZE) 53.38
.4. SPENCER, Kaliese (JAM) 53.66
.5. MOLINE, Georganne (AEB) 53.92
.6. BROWN, T'Erea (AEB) 55.07
.7. ROSOLOVA, Denisa (CZE) 55.27
.8. ODUMOSU, Muizat Ajoke (NGR) 55.31