Itxi

Parisko Olinpiar Jokoak 2024

Pistako txirrindularitza

Laura Trott, urrezko domina; Leire Olaberria, hamahirugarrena

Erredakzioa

Ikaztegietako txirrindularia ez da oso eroso aritu omniumeko probetan. Britainiarrak etxeko Olinpiar Jokoetan irabazi du urrezko domina.

  • Leire Olaberria. Argazkia: EFE

    Leire Olaberria. Argazkia: EFE

Leire Olaberria hamahirugarren bukatu du omnium olinpikoa, Laura Trott britainiarrak irabazi duena. Euskal txirrindulariak denbora ona egin du 500 metroko erlojupekoan, omniumeko azkenean, eta zortzigarren izan da.

Laura Trottek irabazi du urrezko domina pistako txirrindularitzaren omniumean, 18 punturekin, Sarah Hammerrek baino puntu bat gutxiagorekin. Estatubatuarrak zilarrezko domina irabazi du. Annette Edmonson australiarrak, 24 punturekin, brontzezko domina irabazi du.

Leire Olaberriak 69 punturekin bukatu ditu omniumeko sei probak. Eguneko beste bi probetan, euskal txirrindularia hamaseigarrena izan da scratchean, eta hamalaugarrena jazarpen proban. Modalitateko lehenengo hiru probetan, Olaberria hamabigarrena izan zen eliminazioan, hamahirugarrena puntuazioan, eta seigarrena abiadura proban.