Parisko Olinpiar Jokoak 2024
Saskibaloia
Espainiak Brasilen aurka galdu eta mesfidantza eragin du
Erredakzioa
Garaipena lortuta AEBetako selekzioa izango zatekeen espainiarren ustezko aurkaria finalerdietan, eta, galduta, aurkari gogorrena saihestea lortu dute. 82-88ko emaitzarekin irabazi du Brasilek.
-
Pau Gasol eta Gracia hizketan saskibaloiko Espainia-Brasil partidan. Argazkia: EFE
Scarioloren selekzioak garaipena lortu eta final-laurdenetan espainiarrek zein amerikarrek aurrera eginez gero, finalerdietan elkarren aurka jokatu beharra izango zuten Espainiak eta AEBetako selekzioak. Brasilen aurka galduta, egoera hori eragotzi du talde espainiarrak.
Espainiaren porrotak mesfidantza eragin du, aurkari dituen selekzioetan, jokalariengan, eta beste herrialde batzuetako federazioetan. Frantziak Nazioarteko Komite Olinpikoari partida berrikustea eskatuko ziola ere esan zen, baina, azkenean, guztia ezerezean geratu da.
Final-laurdenetan, Espainiak Frantziaren aurka jokatuko du, eta irabazten duena Errusia-Lituania kanporaketako garailearen aurka arituko da finalerdietan.
Saskibaloi txapelketako final-laurdenak:
AEB - Australia
Brasil-Argentina
Frantzia - Espainia
Errusia - Lituania