Itxi

Parisko Olinpiar Jokoak 2024

19 urterekin

Kirani Jamesek urrezko domina lortu du 400 metroetako lasterketan

Erredakzioa

Grenadako 19 urteko korrikalaria txapeldun olinpikoa da, 43,94ko marka eginda. Luquelin Santos 18 urteko korrikalariak eskuratu du zilarrezkoa domina, eta Lalonde Gordonek brontzezkoa.

  • Kirani James (19 urte), 400 metroetako txapeldun olinpikoa. Argazkia: EFE

Kirani James grenadar korrikalariak irabazi du urrezko domina Londreseko Olinpiar Jokoetan, 400 metroko lasterketan. 19 urterekin, txapeldun olinpiko da James, 43,94ko marka eginda.

Zilarrezko domina Luquelin Santos Dominikar Errepublikako korrikalariak lortu du. Santos irabazlea baino gazteagoa da, eta 44,46ko denbora egin zuen 18 urteko atletak, bigarren gelditzeko. Lalonde Gordonek eskuratu du brontzezko domina.

400 metro hesidun proba

Dominikar Errepublikako Felix Sanchezek irabazi du urrea 400 metro hesidun probako finalean. Zilarrezko domina Michael Tinsley estatubatuarrak lortu du, eta Javier Culsonek (Puerto Rico) brontzezkoa.

400 metroko finaleko sailkapena:

.1. JAMES, Kirani (GRN) 43.94 NR
.2. SANTOS, Luguelin (DOM) 44.46
.3. GORDON, Lalonde (TRI) 44.52
.4. BROWN, Chris (BAH) 44.79
.5. BORLEE, Kevin (BEL) 44.81
.6. BORLEE, Jonathan (BEL) 44.83
.7. PINDER, Demetrius (BAH) 44.98
.8. SOLOMON, Steven (AUS) 45.14

400 metro hesidun probako sailkapena:

.1. SANCHEZ, Felix (DOM) 47.63
.2. TINSLEY, Michael (USA) 47.91
.3. CULSON, Javier (PUR) 48.10
.4. GREENE, David (GBR) 48.24
.5. TAYLOR, Angelo (USA) 48.25
.6. GORDON, Jehue (TRI) 48.86
.7. GREEN, Leford (JAM) 49.12
.8. CLEMENT, Kerron (USA) 49.15