Albisteak
Emakumezkoen triatloia
Ainhoa Muruak diploma olinpikoa lortu du zazpigarren bukatuta
Erredakzioa
Nicola Spirigek irabazi du urrezko domina emakumezkoen triatloi lasterketan. Lisa Nordenentzat izan da zilarrezko domina, eta Erin Denshamek lortu du brontzezkoa.
Nicola Spirig suitzarrak urrezko domina irabazi du emakumezkoen triatloian, eta Ainhoa Murua euskal triatloilariak diploma olinpikoa lortu du zazpigarren bukatuta.
Spirigek milimetroengatik irabazio dio zilarrezko domina eskuratu duen Lisa Norden suediarrari. Erin Densham australiarrarentzat izan da brontzezko domina.
Ainhoa Muruak zazpigarren postuan bukatu zuen lasterketa, irabazlearengatik minutu eta zortzi segundora.