Parisko Olinpiar Jokoak 2024
Futbola
Espainiak golik sartu gabe utzi ditu Olinpiar Jokoak
Erredakzioa
Espainiak eta Marokok Londresko Olinpiar Jokoetan jokatuko duten azken partida berdindu dute (0-0).
-
Espainiako selekzioa, Olinpiar Jokoetatik kanpo. Argazkia: EFE.
Espainiak eta Marokok berdinketa batekin utzi dituzte Olinpiar Jokoak. Espainiak ez du gol bakar bat ere sartu. D taldean eman den beste berdinketaren ostean, Japonia eta Honduras final-laurdenetara igaro dira.
Partidan indar falta nabari da hasieratik. Hala ere, Espainia goletik gertu egon da zenbait kasutan, Adriani esker. Cesar Azpilicueta, Javi Martinez, Iker Muniain eta Iñigo Martinez, lehenengo partidako zigorra beteta, hasierako hamaikakoan egon dira. Ander Herrera bigarren zatian atera da, Javi Martinez taldekidearen ordez.
Berdinketaren ostean, Espainia taldeko azkena da. Erakutsitako joko ilunak ez ditu hasierako itxaropenak bete; Espainia txapelketako faboritoen artean zegoen. Brasil-Honduras eta Egipto-Japonia, final-laurdenetan.