Parisko Olinpiar Jokoak 2024
Tiro olinpikoa
Aranburu hogeigarren jarri da lehenengo sailkapen jardunaldian
Erredakzioa
Euskal herritarrak azken hiru sailkapen probak jokatuko ditu bihar, skeet modalitatean.
-
Aranburu. Argazkia: EFE
Juanjo Aranburu hogeigarren izan da, 69 punturekin, skeet modalitateko lehenengo sailkapen jardunaldian, lehenengo hiru serieak jokatuta. Vincent Hancock estatubatuarra sailkapen orokorreko buru jarri da.
Gipuzkoarrak 23, 22 eta 24 puntu egin ditu. Bihar azken hiru serieak jokautko ditu eta skeet modalitateko finalera sailkatzeko azken aukera izango du.