Itxi

Parisko Olinpiar Jokoak 2024

Piraguismoa

Samuel Hernanz eta Ander Elosegi, finalerdietara

Erredakzioa

Gipuzkoarrak ondo aritu dira sailkapen probetan eta piraguismoko finalerdietara igaro dira.

01:09
Ander Elosegi eta Samuel Hernanz, finalerdietan

Samuel Hernaz eta Ander Elosegi finalerdietarako sailkatu dira, piraguismoko K-1 eta C-1 modalitateetan, hurrenez hurren. Maialen Chourraut bihar lehiatuko da, K-1eko sailkapen fasean.

Samuel Hernanz (K-1) lehenengoa izan da sailkapen faseko lehenengo proban, baina bigarren lekuan geratu da bigarren probaren ostean, Hannes Aigner alemaniarrak gaindituta. Gipuzkoarra 3,58ra geratu da Aignerretik, 87,07ko denborarekin. Asteazkenean jokatuko du finalerdia.

C-1 modalitatean, Ander Elosegi seigarren izan da sailkapen orokorrean, 93,24ko denborarekin, Michal Martikan eslovakiarretik 2,68ra. Elosegik asteartean jokatuko du finalerdia.