Itxi

Parisko Olinpiar Jokoak 2024

Futbola

Espainiak Hondurasen aurka galdu du eta aukerarik gabe geratu da

Erredakzioa

Espainiako futbol selekzioak ezin izan dio Bengstonen golari buelta eman, bigarren zatian aukerak izan dituen arren, eta Olinpiar Jokoetatik kanpo geratu da.

  • Espainia Olinpiar Jokoetatik kanpo geratu da. Argazkia: EFE.

    Espainia Olinpiar Jokoetatik kanpo geratu da. Argazkia: EFE.

Espainiak Hondurasen aurka galdu du (0-1) eta D taldetik kanpo geratu da, Marokori irabazten badio ere. Bengstonek 7. minutuan sartu du Hondurasen gola.

Espainiako futbol selekzioak, Iker Muniainekin hasieratik, beste irudi bat eman du, baina ez da nahikoa izan Hondurasen golari buelta eman eta Olinpiar Jokoetan jarraitzeko. Ander Herrera bigarren zatian sartu da, Kokeren ordez, eta taldearen jokoan nabaritu da. Espainiak ez du lehenengo zati ona egin. Hondurasek emaitzari ondo eutsi dio eta Espainiak ez ditu bigarren zatiko aukerak baliatu.

D taldeko beste partidan, Japoniak Marokori irabazio dio (1-0). Japonia taldeko liderra da; Honduras, bigarrena.