Itxi

Albisteak

Judo

Sugoi Uriarte diploma olinpikoarekin geratu da

Erredakzioa

Arabarrak Jun-Ho Cho hegokorearrarren aurka galdu du eta brontzezko dominarik gabe geratu da 66 kiloz azpiko kategorian.

00:55
Sugoi Uriarteri brontzeak ihes egin dio

Jun-Ho Cho hegokorearrak brontezko domina lortzeko borroka irabazio dio Sugoi Uriarte arabarrari. Borroka parekatsua izan da eta luzapenean erabaki behar izan da. Uriartek iniziatiba gehagi izan du, baina epaileek Hego Koreako judokaren alde erabaki dute. Gasteiztarra laugarren geratu da.

Borrokaren ondoren, atsekabetuta agertu da. "Ziur nengoen borroka irabaziko nuela, baina badirudi epaileek ez dutela borroka bera ikusi. Oso parekatua izan da, baina garaipena lortzeko merituak egin ditudala uste dut. Neurri batean, nire errua da, epaleei erabakitzeko aukera emateagatik", esan du Uriartek.

Finalerdietan, Uriartek ezin izan du Miklos Ungvari Hungariako judoka menderatu. Aurretik, Tarlan Karimov Azerbaijaneko judoka hartu du mendean final-laurdenetan.

Karimoven erasoak kontrolatu eta borroka hasieran lortutako yukoa mantentzen jakin du uriartek. Azerbaijaneko kirolariak erasora jo behar izan du eta arabarrak beste yuko bat markatzeko aprobetxatu du.

Final-zortzirenetan Daniel Garcia Gonzalez Andorrako judoka erraz hartu du mendean arabarrak. Final-laurdenetarako txartela lortu du Uriartek.

Gasteiztarrak borroka sendo hasi eta berehala waza-ari bat markatu du. Aurkaria erasoan harrapatu eta kontraerasoan waza-aria lortu du Uriartek. Borroka menderatzen jarraitu eta arerioa yukoekin zigortu du Uriartek. Horrela, sailkapena lortu du.

Aurreneko kanporaketak

Uriarte Arabako judokak aurrera egin du aurreneko bi kanporaketetan. Lehen borrokan Francesco Faraldo italiarra kaleratu du gasteiztarrak.

Aurreneko borroka azkar bukatu du Gasteizko judokak. Italiako aurkaria geldiarazi eta ippon batekin irabazi du Uriartek. Horrela, final-zortzirenetarako sailkapena lortu du.

Ondoren Jayme Mata Arubako ordezkaria kanporatu du euskal judokak. Arabarra nagusi izan da berriro eta borroka azkar bukatu da. Beste ippon batekin nagusitu da.