Itxi

Parisko Olinpiar Jokoak 2024

Emakumezkoen futbola

Kolonbia-Ipar Korea partida, bertan behera geratzeko zorian

Erredakzioa

Ipar Koreako bandera jarri beharrean, Hego Koreakoa jarri zuten antolatzaileek markagailuan, eta herrialdearen ordezkariek eta jokalariek partida jokatzeari uko egin zioten hasiera batean, haserre.

00:41
Hego Koreako bandera Iparrekoaren ordez

Brasilgo eta AEBetako selekzioek garaipen handiak lortu dituzte emakumezkoen futbol txapelketako lehen jardunaldian. Bestalde, Ipar Korearen eta Kolonbiaren arteko neurketa bertan behera geratzeko zorian izan da

Ipar Koreako bandera jarri beharrean, Hego Korearena jarri zuen antolakuntzak markagailuan eta ordezkariak zein jokalariak haserre eta partida jokatzeari uko egin zioten. Olinpiar Jokoen antolakuntzak barkamena eskatu zuen, eta Ipar Koreak partida jokatu zuen azkenean, ordubete geroago.

Emakumezkoen futbola, lehen jardunaldia:

A Multzoa

Britainia Handia 1 Zeelanda Berria 0
Kamerun 0 Brasil 5

Sailkapena:
1. Brasil 3
2. Britainia Handia 3
3. Zeelanda Berria 0
4. Kamerun 0

B Multzoa

Japonia 2 Kanada 1
Suedia 4 Hegoafrika 1

Sailkapena:
.1. Suedia 3
.2. Japonia 3
.3. Kanada 0
.4. Hegoafrika 0

 C multzoa

AEB 4 Frantzia 2
Kolonbia 0 Ipar Korea 2

Sailkapena:
.1. AEB 3
.2. Ipar Korea 3
.3. Frantzia 0
.4. Kolonbia 0