Itxi

Parisko Olinpiar Jokoak 2024

Inaugurazio ekitaldia

Ikerrek eta Xabik ezetz esan diote Espainiako banderadunak izateari

Erredakzioa

Iker Martinezek eta Xabi Fernandezek kirol prestaketa lehenetsi eta Espainiako banderadunak izateari uko egin diote.

  • Iker Martinez eta Xabi Fernandez, Pekinen. Argazkia: Iker Martinez.

    Iker Martinez eta Xabi Fernandez, Pekinen. Argazkia: Iker Martinez.

Iker Martinezek eta Xabi Fernandezek inaugurazio ekitaldian Espainiako bandera eramateari uko egin diote, prestaketa kaltetu dezakelako. Rafa Nadalek lesio batengatik ez duela Olinpiar Jokoetan parte hartuko esan ostean, Iker eta Xabi banderadunak izateko hautagai nagusiak ziren.

Euskal kirolariak penatuta agertu dira Nadal Londresen ez egoteagatik, baina arreta lehiaketan jartzea nahiago dute. "Ez litzateke egokia izango ardura hori onartzea, kirolaren ikuspuntutik kalte egin ahal digu eta", gehitu dute.

Xabi Fernandezek sorbalda apur bat minduta dauka eta nabigatzen utzi behar izan du egun batzuz. Geldiune horrek prestaketa lanak zaildu dizkio eta inaugurazio egunean estrenatzen uzteak egoera okertuko luke. Euskaldunek diotenez, itxiera ekitaldian banderadunak izateko proposatuko balituzte, ez lukete aukera galduko.