Itxi

Parisko Olinpiar Jokoak 2024

Errugbi 7

Lehoiek Fijiri irabazi diote, eta zazpigarren postuan bukatu dute

Agentziak | Erredakzioa

Diploma olinpikoa lortu du Espainiako errugbi selekzioak, Barbara Pla, Angela del Pan eta Amaia Erbina euskal jokalariekin. Urrezko domina Australiarentzat izan da.

  • Amaia Erbina, Frantziaren aurkako partidan / EFE.

    Amaia Erbina, Frantziaren aurkako partidan / EFE.

Espainiako emakumezkoen errugbi 7 taldeak, Barbara Pla, Angela del Pan eta Amaia Erbina euskal kirolarien parte-hartzearekin, Rion diploma olinpikoa lortzeko helburua bete dute. Azken neurketan Fijiri irabazita (21-0), zazpigarren postuan bukatu dituzte Jokoak.

Australiak irabazi du modalitate honetako lehenengo urrezko domina, Zeelanda Berriari irabazita (24-17).

Lehoiek bi garaipen eskuratu dituzte, Kenia eta Fijiren aurka, eta porrotak Frantziaren kontra, bi aldiz, Zeelanda Berriaren aurka, zilarra, eta Australiaren kontra, urrea.

Selekzioa, lehen zorti postuetan sartzeko helburua beteta, kontzentratua zelairatu da, Rioko azken norgehiagokan garaipena eskuratzeko asmoz.

Frantziaren kontra galdu ostean (24-12), zazpigarren postuaren borrokan Fiki izan dute aurkari. Amaia Erbinak Espainiako selekzioaren bigarren entseguan parte hartu du, Vanessa Rialekin jokaldi ona burutuz lehen zatian.

Lehoiek ozeaniarren bultzada eutsi dute bigarren zatian, eta zazpigarren postuarekin itzuliko dira Rioko Jokoetatik.

oko Jokoetatik.