Parisko Olinpiar Jokoak 2024
Tokio 2020rako
Surfa, eskalada, karatea, beisbola eta skateboarda, olinpikoak 2020an
Erredakzioa
Bost kirol hauek Olinpiar Jokoetako programan sartu ditu Nazioarteko Batzorde Olinpikoak Tokio 2020rako.
-
Surfa. Argazkia: EiTB
Nazioarteko Batzorde Olinpikoak (COI) erabaki du 2020ko Tokioko Olinpiar Jokoetako zerrendan bost kirol berri sartzea: Surfa, eskalada, karatea, beisbola eta skateboarda.
Rio 2016ko Jokoetan 7ko errugbia eta golfa izango dira kirol olinpiko berriak. Tokio 2020k bost berritasun izango ditu. Beisbol/softbol olinpikoa izan zen 2008ko Pekineko Jokoetan eta 2020an berriro olinpikoa izango da. Gizonezkoen sei talde eta emakumezkoen beste sei lehiatuko dira Tokion. Karatean hiru maila egongo dira pisuaren arabera gizonezkoetan zein emakumezkoetan. Skateboardean kaleko eta parkeko diziplina izango dira. Eskaladak hiru modalitate izango ditu; abiadura proba, bulderra eta bideak irekitzea. Azkenik, surfeko txapelketa taula laburrarekin egingo da.