Motorra
Polea Hamiltonentzat
Vettel laugarren sailkatu da eta Fernando Alonso, zortzigarren
Erredakzioa
Jenson Button britainiarra eta Mark Webber australiarra bigarren eta hirugarren sailkatu dira, hurrenez hurren. Vettelek eta Alonsok titulua izango dute jokoan.
-
Fernando Alonso eta Sebastian Vettel. Argazkia: EFE
Lewis Hamiltonek egin du "polea" Brasilgo Sari Nagusian, denboraldi honetako azken proban. Sebastian Vettel laugarren postuan sailkatu da, eta Fernando Alonso zortzigarren. Jenson Buttonek bigarren postuan bukatu du eta hirugarren postua Mark Webber australiarrarentzat izan da.
Vettel eta Alonso pilotuek Bat Formulako titulua izango dute jokoan igande honetan. Alemaniarrak hamahiru puntuko aldea dauka Ferrariko espainiarrarekin. Probari 17:00etan emango zaio hasiera.
Sailkapena:
Lehen lerroa
1. Lewis Hamilton (GBR/McLaren-Mercedes) 1:12.458.
2. Jenson Button (GBR/McLaren-Mercedes 1:12.513.
Bigarren lerroa
3. Mark Webber (AUS/Red Bull) 1:12.581.
4. Sebastian Vettel (ALE/Red Bull) 1:12.760.
Hirugarren lerroa
5. Felipe Massa (BRA/Ferrari) 1:12.987.
6. Pastor Maldonado (VEN/Williams) 1:13.174.
Laugarren lerroa
7. Nico Hulkenberg (ALE/Force India) 1:13.206.
8. Fernando Alonso (ESP/Ferrari) 1:13.253.
Bosgarren lerroa
9. Kimi Rikknen (FIN/Lotus) 1:13.298.
10.Nico Rosberg (ALE/Mercedes) 1:13.489.
Seigarren lerroa
11.Paul di Resta (GBR/Force India) 1:14.121.
12.Bruno Senna (BRA/Williams) 1:14.219.
Zazpigarren lerroa
13.Sergio Perez (MEX/Sauber) 1:14.234.
14.Michael Schumacher (ALE/Mercedes) 1:14.334.
Zortzigarren lerroa
15.Kamui Kobayashi (JPN/Sauber) 1:14.380.
16.Daniel Ricciardo (AUS/Toro Rosso) 1:14.574.
Bederatzigarren lerroa
17.Jean-Eric Vergne (FRA/Toro Rosso) 1:14.619.
18.Romain Grosjean (FRA/Lotus) 1:16.967.
Hamargarren lerroa
19.Vitaly Petrov (RUS/Caterham) 1:17.073.
20.Heikki Kovalainen (FIN/Caterham) 1:17.086.
Hamaikagarren lerroa
21.Timo Glock (ALE/Marussia) 1:17.508.
22.Charles Pic (FRA/Marussia) 1:18.104.
Hamabigarren lerroa
23.Narain Karthikeyan (IND/HRT) 1:19.576.
24.Pedro de la Rosa (ESP/HRT) 1:19.699.