Itxi

Motorra

Adierazpenak

Fernando Alonso: 'Karanbola bat behar dugu'

Erredakzioa

Ferrari taldeko espainiarrak Brasilgo Sari Nagusian 'itxaropentsu eta baikor' gidatuko duela onartu du.

  • Fernando Alonso, Wall Streeten. Argazkia: EFE

    Fernando Alonso, Wall Streeten. Argazkia: EFE

Fernando Alonso Ferrari taldeko gidariak Interlagoseko zirkuituko lasterketa (Brasilgo Sari Nagusia) "itxaropentsu eta baikor" hartuko duela onartu du New Yorkeko Burtsa ixteko ekitaldian parte hartu ondoren. Hala ere, Munduko Txapelketa eskuratzeko, "karanbola" bat behar dutela onartu du.

"Zaila izango dela badakigu, baina Bat Formulan ezustekoak ohikoak dira, eta lasterketa ona egiten saiatuko gara. Ahalik eta puntu gehien lortzea da helburua", azaldu du Alonsok New Yorkeko Burtsako kanpaia jo ostean.

Sebastian Vettel Munduko Txapelketako liderraren inguruan, "koadrodun bandera jaitsitakoan egin beharko dira kontuak", esan du espainiarrak. Vettelek 13 puntuko aldea du sailkapen nagusian, eta horregatik Alonsok ‘karanbola’ bat beharko du bere hirugarren titulua lortzeko.