Itxi

Motorra

Bat Formula

Vettelek 'pole'a lortu du, eta Alonso zortzigarren irtengo da

Erredakzioa

Alemaniarrak egin du denborarik onena entrenamendu ofizialetan Lewis Hamiltonen aurretik. Fernando Alonso espainiarrak (Ferrari) zortzigarren bukatu du.

  • Sebastian Vettel, Webberrekin eta Hamiltonekin batera. Argazkia: EFE

    Sebastian Vettel, Webberrekin eta Hamiltonekin batera. Argazkia: EFE

Sebastian Vettel alemaniarrak (Red Bull) ‘pole’a eskuratu du AEBetako Sari Nagusian. Munduko Txapelketako liderrak Lewis Hamilton (McLaren) eta Mark Webber taldekidea aise gainditu ditu, eta Fernando Alonso espainiarra (Ferrari) zortzigarren postutik irtengo da.

Azken bi Munduko Txapelketako garaileak, erakustaldia eman du Austineko zirkuituan, eta bere ibilbideko 36. ‘pole’a lortu du. Vettelek txapelketa erabakita uzteko abagune ederra izango du Texaseko zirkuituan.