Motorra
Bat Formula
Japoniako S.N.: Vettel, Alonsotik oso gertu
Erredakzioa
Alemaniarra nagusitu da Suzukako zirkuituan eta sailkapen nagusian lau puntura du Fernando Alonso liderra. Ferrariko espainiarrak aurreneko bihurgunean utzi behar izan du proba.
-
Vettel. Argazkia: EFE
Sebastian Vettel (Red Bull) alemaniarrak irabazi du Japoniako Sari Nagusia, munduko bat formula txapelketako hamargarren proba. Fernando Alonso (Ferrari) espainiarrak istripu txikia izan du aurreneko bihurgunean eta proba utzi behar izan du. Vettel oso hurbil du orain Alonsok, lau puntura hain zuzen ere.
Vettel Felipe Massa brasildarraren eta Kamui Kobayashi (Sauber) japoniarraren aurretik sailkatu da. Kobayashi bere ibilbidean estrainakoz igo da podiumera. Laugarren Jenson Button izan da eta bosgarren Lewis Hamilton.
Japoniako Sari Nagusiaren sailkapena:
.1. Sebastian Vettel GER Red Bull 1h28:56,242
.2. Felipe Massa BRA Ferrari 20,6
.3. Kamui Kobayashi JPN Sauber 24,5
.4. Jenson Button GBR McLaren 25,0
.5. Lewis Hamilton GBR McLaren 46,4
.6. Kimi Räikkönen FIN Lotus 50,4
.7. Nico Hülkenberg GER Force India 51,1
.8. Pastor Maldonado VEN Williams 52,3
.9. Mark Webber AUS Red Bull 54,6
10. Daniel Ricciardo AUS Toro Rosso 1:06,9
11. Michael Schumacher GER Mercedes 1:07,7
12. Paul di Resta GBR Force India 1:23,4
13. Jean-Eric Vergne FRA Toro Rosso 1:28,6
14. Bruno Senna BRA Williams 1:28,7
15. Heiki Kovalainen FIN Caterham itzuli batera
16. Timo Glock GER Marussia itzuli batera
17. Valery Petrov RUS Caterham itzuli batera
18. Pedro de la Rosa ESP HRT itzuli batera
19. Romain Grosjean FRA Lotus bira
Proba utzi dute: Fernando Alonso (ESP/Ferrari), Nico Rosberg (GER/Mercedes), Sergio Perez (MEX/Sauber) eta Romain Grosjean (FRA/Lotus).
Munduko sailkapena:
1. Fernando Alonso 194.
2. Sebastian Vettel (ALE/Red Bull) 190.
3. Kimi Raikkonen (FIN/Lotus) 157.
4. Lewis Hamilton (GBR/McLaren) 152.
5. Mark Webber (AUS/Red Bull) 134.
6. Jenson Button (GBR/McLaren) 131.
7. Nico Rosberg (ALE/Mercedes) 93.
8. Romain Grosjean (FRA/Lotus) 82.
9. Felipe Massa (BRA/Ferrari) 69.
10. Sergio Perez (MEX/Sauber) 66.
11. Kamui Kobayashi (JPN/Sauber) 50.
12. Paul Di Resta (GBR/Force India) 44.
13. Michael Schumacher (ALE/Mercedes) 43.
14. Nico Hulkenberg (ALE/Force India) 37.
15. Pastor Maldonado (VEN/Williams) 33.
16. Bruno Senna (BRA/Williams) 25.
17. Jean-Eric Vergne (FRA/Toro Rosso) 8.
18. Daniel Ricciardo (AUS/Toro Rosso) 7.